|
Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa da erraklamazio ekonomiko-administratiboak ezagutzeko eta erabakitzeko eskumena duen organoa.
Auzitegi Ekonomiko-Administratiboak ondorengo gaiei buruzko erreklamazioak erabakitzen ditu:
- Zerga eta ordainarazpen parafiskalen eta, orokorrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zuzenbide publikoko diru sarrera guztien kudeaketa, ikuskapen eta zergabilketa.
 
- Udal ogasunetako diru sarrerak diren zergei buruzko ekintzak, ogasun horien legedi arautzaileak horrela xedatutako kasuetan
 
- Beste edozein gai, berariazko lege xedapenak horrela agintzen baldin badu.
 
|