Prozedura Ekonomiko-Administratiboa.
Administrazioak zerga alorrean eta bestelako gaietan emandako egintzen aurka jarritako erreklamazio ekonomiko-administratiboak ezagutu eta ebaztea.
Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.
Interesatuak eskatuta. Bere kasa edo ordezkariaren bitartez jardun dezake.
Ordezkaritza ahalorde nahikoaz frogatu daiteke, notarioaren sinaduraz legeztatutako agiri pribatua aurkeztuta, edo, bestela, Auzitegiko idazkariaren aurrean apud acta eskuratu.
Pertsona juridikoak direnean, sinatzen duen pertsonak frogatu beharko du ahalmena duela erreklamazioa aplikaziozko arau edo estatutuei jarraituz jartzeko.
Ordezkaria alta emanda badago Zergapekoen Ordezkarien Erregistroan, hala adierazi beharko du eta hor izena eman izanaren kopia aurkeztu. Erregistroan izena emango bada, 001 eredua bete beharko da; aipatu ereduari erantsi beharko zaio ordezkaritza frogatzen duen jatorrizko agiria edo behar bezala konpultsatutako kopia.
Honako hauek izango dute erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzeko legitimazioa:
Hilabetea, errekurritutako egintza jakinarazten denetik aurrera.
Hilabetearen konputua datatik datara egingo da, jarraian aipatzen denaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita:
Berraztertze errekurtsoa jarri ondoren erantzunik jaso ez bada, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar daiteke errekurtsoa aurkeztu zenetik behin hiru hilabete pasa ondoren. Dena den, interesatuak aukeran du ebazpen espresuaren zain geratzea.
Oro har, eta ebazpen espresuaren zain geratzea ez bada aukeratzen, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango da aurkeztutako eskaera ezetsitzat hartzen denetik aurrera. Ezespena prozedura bakoitzak isiltasun administratiboari buruz dituen erregelen arabera ulertuko da.
Hala ere, Ondasun Higiezinen eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergen kasuan, arau bereziak daude epe eta jakinarazpenei dagokienez.
Udal zergei dagokienez, hilabeteko epea dago erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzeko, derrigorrezko berraztertze errekurtsoaren ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Berraztertze errekurtsoa jarri ondoren erantzunik jaso ez bada, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jar daiteke errekurtsoa aurkeztu zenetik hilabete bat pasa ondoren. Dena den, interesatuak aukeran du ebazpen espresuaren zain geratzea.
Behar bezala sinatutako idatzia aurkeztu behar da, eta bertan datu hauek jarri:
Ohar garrantzitsua: Inpugnatutako egintzaren aurkako erreklamazioa aurkeztutzat jo ahal izan dadin, nahikoa da idatzian hori eskatzea; hala ere, tramitazio denbora nabarmen gutxitu daiteke une horretan egokitzat jotzen diren alegazioak egiten badira, frogak proposatzen eta nahi diren agiriak aurkezten. Horrelakoetan, alegazioak ikusgai jartzeko tramiteari uko egiten zaio, non eta espresuki ez den eskatzen tramite hori benetan egiteko.
Idatziak honako toki hauetan aurkez daitezke:
Erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzeak ez du inpugnaturiko egintza eteten, salbu kasu hauetan, orduan automatikoki eteten baita:
Hauetako bat izango da bermea: