
Ezagutu modu errazean ibilgailuaren edo itsasontziaren balioa.
Urrats gutxitan jakin dezakezu zeintzuk diren ibilgailu eta itsasontzi erabilien batez besteko salmenta prezioak eta horien antzinatasunaren araberako balio-galeraren portzentajeak, hainbat zerga kudeatzeko aplikagarriak: Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Ondarearen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia.
Aldian behin onartzen diren batez besteko salmenta prezioen taulei jarraituta eguneratzen du gure Departamentuak zerbitzu hau.
Zerbitzuak eta tramiteak internet bidez egiteko aplikazioak sistema segurua erabiltzen du beti. Erabiltzailearen eta atariaren artean transmititzen den informazioa zifratzeko balio du. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi ondoko hau: pribazitate politika eta zerbitzari segurua