Egin jauzi edukira

Egin jauzi nabigazio menu nagusira

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

Hizkuntzak

Nabigatzeko laguntzak

Ogasun eta Finantza Departamentuaren logotipoa

Goiburuaren bertsio inprimagarrira

Goiburuaren bertsio inprimagarrira

Ogasun eta Finantza Departamentua

Hemen zaude: Hasiera >  Aurrekontuen onarpena

Aurrekontuen Onarpena

Diputatuen Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Departamentuaren proposamenez, datorren ekitaldirako aurrekontuak prestatzeko jarraibide ekonomiko eta teknikoak onartu ditu.

Jarraibide horien arabera, departamentuek, foru merkataritza sozietateek (BIDEGI, IZFE, ETORLUR, LURRALDEBUS) eta Uliazpi Fundazioa foru erakunde autonomoak beraien aurrekontuen aurreproiektuak prestatu eta Ogasun eta Finantza Departamentura bidali dituzte.

Ogasun eta Finantza Departamentuak honako agiri hauek prestatu eta Diputatuen Kontseilura bidali ditu:

  • Foru Aldundiaren, foru merkataritza sozietateen eta foru erakunde autonomoaren aurrekontuen aurreproiektua.
  • Zerga propioei lotutako gastu fiskalen aurrekontuaren aurreproiektua.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Arauren aurreproiektua.
  • Dokumentazio osagarria (txosten ekonomikoa, memoria, aurrekontu kontsolidatua, indarrean dagoen aurrekontuaren gauzatze txostena, aurreko ekitaldiaren likidazioa).

Diputatuen Kontseiluak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Proiektua onartu ondoren Batzar Nagusietara bidali zuen proiektuaren aurreko urteko azaroaren 1a baino lehen.

Batzar Nagusiek proiektua tramiterako onartu eta kalifikatu ondoren, batzarkide taldeei bidali zitzaien azterketa egiteko.

Foru Aldundiko ordezkariek Ogasun eta Finantza Batzordearen aurrean agertu ziren aurkeztutako aurrekontuari buruzko informazioa emateko.

Taldeek aurkeztutako emendakinak eztabaidatu ziren, osokoak Batzar Nagusietako Osoko Bileran eta gainerakoak Ogasun eta Finantza Batzordean.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Ogasun eta Finantza Batzordeko diktamena Batzar Nagusien onarpenerako aurkeztu zen.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta aurrekontu horien ekitaldiko urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean.

 

Nabigazio menu nagusia

Aurrekontuak PDF formatuan jaitsi:

Aurrekontuen bilaketa

Ekitaldia
2012 Ekitaldia

Hautatu eskualdea
Hautatu udalerria Hautatu departamentua
Hautatu jarduketa politika
Testu librea

Gipuzkoako aurrekontuen webguneari buruzko informazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

Orri oinaren bertsio inprimagarria

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa © 2006 Ogasun eta Finantza Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia