Lege-informazioa
Jabetza intelektuala
Web orri honen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza
intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere buruari aitortzen dio, edozein unean
eta aurretiaz ohartarazi gabe, web orrian dagoen informazioa edo haren
konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez
dela izango web orrira sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik,
eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren
neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero,
ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko. Bai web orrirako sarrera, bai
bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango
dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo
kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako
erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar
dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan
ezik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen
diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen
inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako
Foru Aldundiaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan
sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion
egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz
diren erantzukizunetara.
Pribatutasuna
Interesatuak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako
helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.
Datu horiek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko
xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen
Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko
abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein
momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak,
arauz ezartzen denari jarraituz.