Erabilerrazagoa guztientzat
Erabilerraztasuna hauxe da: urritasun, ezintasun edo elbarritasunen bat dutenek ere inolako mugarik gabe eskuratu ahal izatea informazioa. Pertsona ugari gureaz oso bestelako testuinguruetatik heltzen dira gure orrialdeetako informaziora, zeren...
- Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoak izan baititzakete.
- Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak izan baititzakete.
- Ez baitira gauza, beharbada, teklatua edo sagua erabiltzeko.
- Testua bakarrik irakurtzen duen irakurgailua, pantaila txikia edo konexio motela eduki baititzakete.
- Etab...
Erabilerraztasuna ez da ezinduentzat bakarrik ona, guztiei errazten baitie web gunean sartzea. Ondokoak dira gure erabilerraztasun jarraibideak:
Jakina, ohartzen gara hobe daitekeela atari honen erabilerraztasuna, eta horretan ari gara lanean. Zuk ere lagun diezagukezu ahalegin honetan, zeure iradokizunen bidez.
Lasterbidea menuetara eta edukira
Testua bakarrik irakurtzen duten nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak darabiltzaten erabiltzaileek ez ditzaten irakur goiburuak, menuak etab. orrialde guztietan, estekak sortu ditugu sekzio horiek gainditzeko, eta zuzenean menuetan edo orriaren edukian sartzeko.
Teklatuko lasterbideak
Teklatuko lasterbideak gaitu ditugu. Web gunearen nabigazioa bizkortzen dute horiek. Lasterbide horiek erabili ahal izateko, ondoko tekla konbinazioak erabili beharko ditugu:
- Netscape, Mozilla:
- ALT + Laster-tekla
- Internet Explorer 5 edo hurrengoak:
- ALT + Laster-tekla + ENTER
- Opera:
- Maiuskulak + Esc + Laster-tekla
- MacOS:
- CONTROL + Laster-tekla
Gaitutako lasterbideak dira:
- s Web gunearen eduki nagusira egiten du jauzi
- 0 Hasierako orria
- 1 Orriaren erabilerraztasuna
- 2 Laguntza orria
- 3 Web gunearen mapa
- 4 Harreman orria
- 5 Bilatzailearen kutxa - bilaketa terminoak
- 6 Bilaketa egin
- 7 Aurrekontuen onarpena
- 8 Gastu politika
- 9 Ekonomia Ituna
Testuaren tamaina
Testuak ahalik eta erosoen irakurtzea errazteko, letraren tamaina aldatzeko aukera eskaintzen dugu. Aldaketak egiteko, zeure nabigatzailearen aukerak balia ditzakezu, eta tamaina handiagoak edo txikiagoak hauta.
Hautatutako letra tamaina bisitatutako gainerako orrietan ere mantenduko da, eta nahi den guztietan alda daiteke tamaina hori.