Jarraibide hauen garapenaz eta lortutako iraunkortasun mailaz gehiago jakiteko, zehar adierazle batzuk definitu ditugu, helburu bat edo gehiago hartzen dituztenak, hauek hain zuzen ere.
Jarraibideen betetze maila eta garapena neurtzeko balio dute.
1 Adierazlea
Urarekin lotutako parte-hartze publikoko prozesuetan sartzen diren eragileen kopurua.
2 Adierazlea
Egoera ekologiko ona edo hobea duten kontrol-puntuen portzentajea.
3 Adierazlea
Gipuzkoako ibaietara itzultzen diren izokin helduen urteroko kopurua.
4 Adierazlea
Kudeaketa iraunkor batekin lotutako ura banatzeko sareen errendimendua (kontrolatu gabekoen %).
5 Adierazlea
Kopuruari eta kalitateari dagokionez ur-hornidura bermatuta duen Gipuzkoako biztanleria.
6 Adierazlea
Araztu gabeko isurketak dituen biztanle-baliokideen kopurua.
7 Adierazlea
100 urteko itzulera-aldiari lotutako uholde arrisku handiko guneetan bizi den biztanleria.
8 Adierazlea
Uraren kostuen tarifa-estalduraren maila.
9 Adierazlea
Uraren kudeaketaren esparruan I+G+b delakoaren gastu-portzentajea.
10 Adierazlea
Uraren sektorearen pisua BPGn.
11 Adierazlea
Herritarrek uraren kudeaketari eta ingurunearen egoerari buruz duten asetasun-maila.
Ikus dokumentua