Egindako lan monografikoetan eta parte hartze prozesuan atzeman diren eginbeharrak eta hutsuneak betetzeko, Gipuzkoan uraren erabilera iraunkorra bideratzeko helburuak ezarri dira.
Helburu bakoitzak jarduera multzo bat du bere mende; horien berri izateko, egin klik "Jarduerak" hitzaren gainean.
HELBURU NAGUSIA
URA ONDASUN NATURAL, MUGATU ETA BERRIZTAGARRITZAT HARTUKO DUEN ETA URARI ATXIKITAKO EKOSISTEMAK ZAINTZEA ETA HOBETZEA BERMATUKO DUEN KULTURA BERRIA GARATZEA.
Horretarako honako
helburuak proposatzen ditugu:
1 HELBURUA
Urak
bizi-baliabide gisa eta gizarte- eta ingurumen-ondasun gisa duen garrantziari dagokionez Gipuzkoako
gizartearen parte-hartzea eta kontzientziazioa sustatzea.
JARDUERAK
2 HELBURUA
Gipuzkoako
ibai, estuario, kosta eta lurpeko uren egoera-ekologiko ona lortzea, beren ekosistemak babestuz edo egoera txarrean daudenak hobetuz.
JARDUERAK
3 HELBURUA
Uraren eskaria modu iraunkorrean kudeatzea, uraren erabileraren kontrol eta aurrezte politiken alde eginez, baliabidea biltzeko dauden beharrak murrizteko xedearekin.
JARDUERAK
4 HELBURUA
Iraunkortasun-irizpideak eta ingurumena hobetzekoak aplikatuz, Gipuzkoako biztanleria osoarentzat egungo eta etorkizuneko
ur-hornidura, kopuruari eta kalitateari dagokionez bermatzea.
JARDUERAK
5 HELBURUA
Gipuzkoako biztanleria osoari
uholdeen ondorioen aurren gutxieneko babesa bermatzea, ingurune urtarra errespetatuko duten irizpideekin.
JARDUERAK
6 HELBURUA
Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-programak sustatzea, informazioa trukatzearen eta ingurumen hobekuntzaren alde eginez.
JARDUERAK
7 HELBURUA
Kostuak, ingurumen kostuak barne,
berreskuratzeko politika bat lortzeko lan egitea, uraren erabilera egokia errazteko.
JARDUERAK
8 HELBURUA
Biztanleria sistema urtarretara gerturatzearen alde egitea bere segurtasuna eta kontserbazioa arriskuan jarri gabe,
bere aberastasun historikoa mantenduz.
JARDUERAK