Ir a contenido principal
Gipuzkoako Foru Aldundiko web gunera joan
Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan  |      hasiera  |  harremanetarako  |  irisgarritasuna eu | es
MEMORIA
IBAIEN EMARIARI BURUZKO DATUAK ETA UREN KALITATEA
Aforaleku iraunkorren sarea
Laginketa puntuen sarea
IKASI
AZTERKETA
URAREN ERABILERA IRAUNKORRA GIPUZKOAN
Memoria > Gure arroak > Bidasoa
itzuli
inprimatu
 

BIDASOAREN ARROA

   
 
Ezaugarri orokorrak
Uren kalitatea
Hidrologia
 
 
Ezaugarri orokorrak
   
 
Gipuzkoako Lurralde Historikoan garapen txikiena duen arroa da; izan ere, 700 km² baditu ere 62,7 km² bakarrik igaro dira Gipuzkoatik. Hala ere, garrantzi handia du bai ingurumenaren aldetik, Txingudiko padurekin, eta baita biztanleriari dagokionez ere, Irun eta Hondarribiako hiriguneetan 71.500 biztanle bizi baitira.
 
Uren kalitatea
   
 
Bidasoa ibaiko uraren kalitatea oso handia da. Bidasoa da Bizkaiko Itsasoaren Mendebalgo ibaien artean ondoen kontserbatuta dagoena da. Arro horretan oso isurketa gutxi dagoela da ezaugarririk aipagarriena. Horri esker, arrain fauna oso egoera onean dago. Beste arroetan desagertuta dauden espezieak ikus daitezke Bidasoan, adibidez migratzaile handiak daude: kolakak, izokinak eta itsas amuarrainak; lanproiren bat edo beste ere ikusi dugu. Azpimarratu behar da, gainera, urre-zarboa berez azaltzen den gipuzkoar ibai bakarra dela. Saneamendu eta arazketa planak ia erabat amaituta daude.
 
Hidrologia
   
 
Gipuzkoako lurralde historikoan dagoen arroaren zatiak jokaera hidrologiko ezberdina du, nahiz Behobiatik gora dauden arro txikietan, Oiartzun ibaiaren arrokoaren antzeko ezaugarriak baitituzte, nahiz Txingudi aldean daudenetan, plubiometria eta ur emari txikiagoekin.

Gipuzkoa aldeko plubiometria urteko 1869 mm atera da, eta emaria urteko 78 hm3, horrek 39,4 l/s/km2-ko emari espezifikoa ematen digularik, oso handia benetan.
 
© 2006 Garapen Iraunkorrerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege oharra