 |
 |
 |
 |
|
|
|
|
|
|
| |
 |
| |
 |
 |
Ezaugarri orokorrak |
| |
|
|
| |
Deba ibaiaren arroak 533,8 km²-ko azalera du, eta Lurraldearen mendebaldean kokatzen da. Deba ibaiaren arroa Euskal Autonomia Erkidegoan dago oso-osorik, eta zatirik handiena Gipuzkoako Lurralde Historikokoa da.
Deba ibaia Leintz-Gatzagako erretenetan jaiotzen da. Arrasatetik behera, Oñati erreka eransten zaio. Aizkorri mendilerrotik datorren urak sortzen du Oñati erreka. Bateratze horretatik aurrera iparralde-hegoalde norabidean doa, Kantauri itsasoan itsasoratzeko, Ego ibaia behealdeko ibai-adar nagusia delarik.
Deba ibaiaren arroa oso industrializatua dago, bere biztanleriarekin, 135.000 biztanle ingurukoa, zenbait herri garrantzitsutan bildua (Arrasate, Oñati, Bergara, Soraluze, Eibar eta Deba). Presio demografiko eta industriala dela-eta, arroak kalte ekologiko handiak jasan ditu. Hori horrela, bai habitatari eta morfologiari dagokionez eta baita uren kalitateari dagokionez ere kalitate txarrena duena da.
|
|
|
|
 |
| |
 |
 |
Uren kalitatea |
| |
|
|
| |
Deba ibaia oso ondo kontserbatzen da buruan; kalitate handiko ura darama eta amuarrainak oso egoera onean bizi dira. Saneamendua goialdean oso aurreratuta dago, eta hori argi eta garbi ikusten da Arrasatetik gorako ibai zatian uraren kalitateak izan duen hoberako joeran. Alderantziz, San Prudentzion urak kutsadura handia darama, Epeleko hondakin uraren araztegira joango den kolektorearen isurketak, eta Oñati errekaren ur kutsatuak, hartzen dituelako. Horrela, Deba ibaiaren ardatzean dauden herrietako isurketak hartzen dituelako, kutsadura maila handia detektatzen da. Ibai ahotik gertuen dagoen zatian, uraren kalitatea errekuperatu egiten da neurri batean eta horren ondorioz aingira populazio ugaria ikus daiteke, eta ezkailu, korrokoi eta platuxak ere.
Errekei dagokienez, egoera aldatu egiten da batetik bestera. Adar batzuek kalitate handiko ura daramate, Arantzazu, Urkulu, Aixola eta Sallobente errekek adibidez. Nolanahi ere, badaude ura kutsatuta dutenak ere, Ego erreka adibidez. Oñati errekako uraren kalitatea asko hobetu da Oñatiko herrigunearen saneamendua egin denetik; aurten arrainen komunitatea hobetu egin dela ikusi dugu Zubillaga parean, amuarrain, loina, ezkailu eta mazkar gehiago zeudelako. Baina, amaierako zatian kolektoreak isuri egiten du, eta kutsadura handia dago.
|
|
|
|
 |
| |
 |
 |
Hidrologia |
| |
|
|
| |
Arroaren batez besteko emaria urteko 457 hm3-koa da, hau da, segundoko 14,5 m3-ko emaria. Emari aldaketa handiak gertatzen dira urte lehor eta euritsuen artean eta urtaroen artean ere aldakortasun nabaria dago, horrela abendu eta urtarrilean ia emari osoaren % 30 izaten da. Alderantziz, uda oso lehorra izan ohi da eta udako emariak 0,6 l/s/km2-koak izaten dira.
Arroaren batez besteko prezipitazioa 1.613 mm-koa izan da. Arroko batez besteko tenperatura 12,7º C dela kontuan edukiz, hori plubiometriaren balioari erantsiz, lurrunketa potentziala 871 mm-koa da, lurraldeko handiena, eta horrek dakar gipuzkoar arroetako emari espezifiko txikienetakoak izatea. Arroaren barruan, udako emarien balioen artean ezberdintasun handiak daude, horrela, multzo bolkanikoko arroek 5 l/s/k2-ko udako emari espezifikoak dituzte eta kare-harrizko materialak daudenetan 0,5 l/s/km2-ko emari espezifikoak.
|
|
|
|
|
 |
|