Ir a contenido principal
Gipuzkoako Foru Aldundiko web gunera joan
Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan  |      hasiera  |  harremanetarako  |  irisgarritasuna eu | es
MEMORIA
IBAIEN EMARIARI BURUZKO DATUAK ETA UREN KALITATEA
Aforaleku iraunkorren sarea
Laginketa puntuen sarea
IKASI
AZTERKETA
URAREN ERABILERA IRAUNKORRA GIPUZKOAN
Memoria > Gure arroak > Oiartzun
itzuli
inprimatu
 

OIARTZUNEN ARROA

   
 
Ezaugarri orokorrak
Uren kalitatea
Hidrologia
 
 
 
Ezaugarri orokorrak
   
 
Oiartzun ibaiaren arroak 85,27 km²-ko eremua du, Gipuzkoan dabilen ibairik txikiena da. Aiako Harriko erliebe menditsuetan jaiotzen da, eta topografía malkartsua du goialdean. Erdialdetik aurreramaldak arindu egiten dira, uholde harana sortu delarik. Pasaian itsasoratzen denean itsasarte dotorea, Pasaiako portua dena, taxutzen du ibaiak.

69.730 biztanle ditu, behealdean kontzentratuta. Horrek eremu horren aldaketa eragin du, goiko aldean ez bezala.Izan ere, goiko aldea oso egoera onean aurkitzen da, Arditurriko meatzeen eremuan izan ezik.
 
 
Uren kalitatea
   
 
Oiartzun ibaiaren goialdeak kalitate handiko ura du. Arditurri errekarekin bat egiten denean, kalitatea jaitsi egiten da; hori gertatzen da erreka horrek zink maila handiak daramatzalako, mea ustialekuetatik datozenak. Diluzioaren bidez metal horren kontzentrazioa jaisten den heinean, uraren kalitatea errekuperatu egiten da, erdialdeko tarte horretan moderatu edo altua delarik.

Behealdean Lintzirin errekaren ur kutsatuak biltzen ditu, inguru hartako industrialdeetako isurketak jasotzen dituelako eta Oiartzun ibaiaren uraren kalitatea jaitsi. Horrez gain, saneamendua amaituta dago arroan. Hor bizi diren arrainak lau espezietakoak dira: amuarrainak, ezkailuak, mazkarrak eta aingirak.
 
 
Hidrologia
   
 
Arro honek Urumeakoak baino prezipitazio gutxiago du (urteko 1905 mm), urteko 93 hm3-ko batez besteko emariak izan dituelarik, horrela 34,6 l/s/km2-ko emari espezifikoa ematen digu. Arroko udako emarien balioak oso handiak dira, horrek esan nahi duelarik landaretza eta lurzorua garatuak daudela. Arroko tenperatura 13,6º C ateratzen da eta lurrunketa urteko 853 mm.

Arroaren goialdeak plubiometria handia du, horrek emari espezifiko handiak ematen dituelarik. Udazkenaren azkenaldian eta neguaren hasieran euri ur ugari izan ohi da. Udan ere emariak oso handiak dira, 2,5 l/s/km2.
© 2006 Garapen Iraunkorrerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege oharra