Ir a contenido principal
Gipuzkoako Foru Aldundiko web gunera joan
Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan  |      hasiera  |  harremanetarako  |  irisgarritasuna eu | es
MEMORIA
IBAIEN EMARIARI BURUZKO DATUAK ETA UREN KALITATEA
Aforaleku iraunkorren sarea
Laginketa puntuen sarea
IKASI
AZTERKETA
URAREN ERABILERA IRAUNKORRA GIPUZKOAN
Memoria > Gure arroak > Oria
itzuli
inprimatu
 

ORIAREN ARROA

   
 
Ezaugarri orokorrak
Uren kalitatea
Hidrologia
 
 
Ezaugarri orokorrak
   
 
Gipuzkoako lurralde historikoan dauden ibai guztien artean arrorik handiena duena da Oria ibaia, 882,5 km²-rekin, eta arroaren zati bat Nafarroako Foru Erkidegoan du. Aizkorriko mendilerroko iparraldeko hegian jaiotzen da. Goiko aldean Ursuaran eta Estanda erreken ura jasotzen du eta, beherago, Agauntza, Amundarain, eta Amezketa errekek isurtzen diote beren ura. Erdialdeko eta behealdeko beste ibai-adar garrantzitsuak dira Araxes, Zelai eta Leitzaran. Orion itsasoratzen da, Donostia inguruan kurba nabarmen bat egin ondoren.

Arroaren okupazioa, 145.000 biztanlekoa, arroaren ardatzaren inguruan gauzatu da, Beasain, Tolosa, Villabona, Andoain eta Lasarte-Oria bezalako hiriguneak garatuz. Gainera, komunikabide azpimarragarria ere izan da. Beheko aldeetako humanizazioak asko hondatu du bere habitata, eta horrek kontrastea egiten du biztanle gutxi dituen eta ondo kontserbatuta dauden beste alde batzuekin, Aralar eta Aizkorriko mendilerroak eta Leitzaranen arroa adibidez. Nolanahi ere, orokorrean arroa asko hobetu da azken urteetan.
 
Uren kalitatea
   
 
Oria ibaiaren burua egoera onean dago eta oso kalitate oneko ura darama. Legorretako araztegia lanean hasi denetik, asko hobetu da uraren kalitatea ibaiaren goialdean. Horrek berarekin darama, era berean, arrainen egoera ere hobetzea; aurten azaldu dira lehen aldiz amuarrainak Beasaindik gorako tartean, barboak, loinak eta ezkailuez gain. Ikaztegietatik aurrera eta ibaiaren ahoraino ibai ondoan dauden herrietako isurketak jasotzen ditu, horrek uraren kalitatea asko gutxitzen du. Espero dugu egoerak hobera egitea saneamendu eta araztegi planak gauzatzen direnean.

Oria ibaiaren erreken egoera konplexua da eta batetik bestera alde handiak daude. Horrela, Arriaran erreka egoera onean dago. Egoera onean daude, era berean, Agauntza Lazkaoraino eta Amundarain Zaldibiaraino. Leitzaran adarra egoera bikainean dago luzera osoan, ibai ahoan izan ezik, paper fabrika bateko isurketak jasotzen baititu. Araxes, Berastegi eta Amezketa ibaiek ere paper fabriketako isurketak jasotzen dituzte.
 
Hidrologia
   
 
Arroan neurtutako emariak urteko 804 hm3-koak izan dira, segundoko 25,5 m3, horrek batez beste 28,9 l/s/km2-ko emari espezifikoa ematen digu. Azpi-arroen arabera balio hori nahiko aldatzen da, goialdeko arroak ia ez dute 20 l//km2 gainditzen eta Leitzaran eta Berastegi arroek 45 l/s/km2-ko balioak dituzte. Udako balioak ere antzeko ibiltzen dira, eta 1 l/s/km2 lortzen dute goialdean eta 5 l/s/km2 gainditzen dute Leitzaran eta Berastegi arroetan.

Arroaren batez besteko plubiometria urteko 1.633 mm-koa izan da. Tenperatura 13º C eta lurrunketa urteko 837 mm. Emarien urtaroetako eta urtetik urterako aldaketa oso nabaria da, eta prezipitazio handiak egon diren aldietan, nahiz udakoetan nahiz negukoetan, uholde ugari gertatu da.
 
© 2006 Garapen Iraunkorrerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege oharra