Ir a contenido principal
Gipuzkoako Foru Aldundiko web gunera joan
Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan  |      hasiera  |  harremanetarako  |  irisgarritasuna eu | es
MEMORIA
IBAIEN EMARIARI BURUZKO DATUAK ETA UREN KALITATEA
Aforaleku iraunkorren sarea
Laginketa puntuen sarea
IKASI
AZTERKETA
URAREN ERABILERA IRAUNKORRA GIPUZKOAN
Memoria > Gure arroak > Urola
itzuli
inprimatu
 

UROLAREN ARROA

   
 
Ezaugarri orokorrak
Uren kalitatea
Hidrologia
 
 
 
Ezaugarri orokorrak
   
 
Urola ibaiaren 337,5 km²-ko arroa Gipuzkoako lurralde historikoan dago oso-osorik. Urola ibaiaren arroa oso estua da, eta sorburuan oso kota garaiak ditu. Azpeitira iristean ibaiaren arroak adarrak hartzen ditu eta Ibai-Eder eta Errezil erreken ura biltzen du. Behealdean Aizarnazabal errekaren urak jasotzen ditu, eta zenbait meandro deskribatu ondoren itsasoratzen da.

Arroaren ingurumen-narriadura hirigune garrantzitsuenen inguruan gertatu da, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Azpeitia eta Azkoitian, eta gainerako arroa nahiko egoera onean aurkitzen da. Gutxi gorabehera 62.750eko biztanleria dagoela kalkulatzen da.
 
 
Uren kalitatea
   
 
Buruan, Urola ibaiak oso egoera ona du, kalitate oneko ura darama eta amuarrainen populazioa oso egoera onean dago. Legazpiko herrigunetik behera, uraren kalitatea espero zena baino txarragoa da; badirudi oraindik ere isurketak daudela saneamenduko sarean sartu gabe. Gero, Urretxun eta Aizpurutxon, Urretxuko araztegia 2001ean jarri zenetik hobetuz doa; amuarrainak, ezkailuak, mazkarrak eta aingirak ikus daitezke. Azpeitia –Zestoa zatian, uraren kalitatea on eta moderatu bitartekoa da, amuarrainak, barboak, loinak, ezkailuak eta mazkarrak aurki daitezke. Aizarnazabal parean oso kalitate handikoa da ura. Azkenik, Oikinan, egoera asko hobetu da paper fabriken isurketak gutxitu egin direlako; gainera, aingira populazio handiaz gain, barboak, loinak, mazkarrak, korrokoiak, ezkailuak, platuxak eta amuarrainak ere bizi dira.

Barrendiola eta Ibaieder errekei dagokienez, biak daude oso egoera onean, kalitate handiko ura daramate eta han bizi diren arrainak egoera onean daude.
 
 
Hidrologia
   
 
Arroak lurralde historikoko batez besteko prezipitazio gutxiena du, 1.567 mm-koa. Tenperatuta 13,3º C-tan ebaluatzean, urteko 836 mm-ko batez besteko lurrunketa ateraten da. Datu horiekin eta aforalekuetakoekin, arroaren batez bestekoa urteko 295 hm3-koa da.

Urtean zehar egon ohi diren prezipitazioen aldakortasunak, abendu eta urtarrilean balio handiekin eta apirilean ere beste maximo batekin, eta arroaren morfologiak baldintzatu egiten dute erregimen hidrologikoa, uhar izaerakoa, neguan eta udaberrian emari handiak dituena eta txikiak udan. Bestalde, emariek urtetik urtera ere aldakortasun handia izaten dute.
 
© 2006 Garapen Iraunkorrerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege oharra