Ir a contenido principal
Gipuzkoako Foru Aldundiko web gunera joan
Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan  |      hasiera  |  harremanetarako  |  irisgarritasuna eu | es
MEMORIA
IBAIEN EMARIARI BURUZKO DATUAK ETA UREN KALITATEA
Aforaleku iraunkorren sarea
Laginketa puntuen sarea
IKASI
AZTERKETA
URAREN ERABILERA IRAUNKORRA GIPUZKOAN
Memoria > Gure arroak > Urumea
itzuli
inprimatu
 

URUMEAREN ARROA

   
 
Ezaugarri orokorrak
Uren kalitatea
Hidrologia
 
 
 
Ezaugarri orokorrak
   
 
Urumea ibaia Nafarroako Bortzirietako mendigune paleozoikoko mendietan jaiotzen da. Arroak bi zati oso desberdin ditu: goiko aldea, egoera onean eta ia okupaziorik gabe; eta Hernanin hasten denetik Donostian itsasoratzen den arte oso aldatuta dagoen zatia.

Urumearen behealdeak ibar oso garatua du, eta horrek baratzetako oso egokiak diren lur-zati lauak, kalitate handikoak eragiten ditu. Lur horiek oso egokiak dira, halaber, hiriguneak garatzeko, eta bertan kokatzen dira Hernani eta Donostia.212.564 biztanlerekin, jende gehien bizi den arroa da.
 
 
Uren kalitatea
   
 
Urumea ibaiak kalitate handiko ura darama ia bere luzera osoan. Amaieran kalitatea pixka bat jaitsi egiten da, eta on eta moderatu tartean mantentzen da. Gune horretan dago Donostialdea deritzon area hiritarra eta horrek izugarri erasan dio ibaiari; hala eta guztiz ere, saneamendu eta arazketa lanak jada amaituta daude eta horrek ekarri du ibaia izan duen errekuperazio bikaina.

Horren guztiaren ondorioz, arrain fauna egonkorra bizi da, ondoko bost espeziek hauek osatzen dutena: izokinak, amuarrainak, ezkailuak, mazkarrak eta aingirak. Izokina Urumea ibaian badago izan da Izokina berriro sartzeko plana 1987an abian jarri zelako, 1940an desagertu baitzen, eta oso emaitza onak ematen ari delako.
 
 
Hidrologia
   
 
Lurraldean dagoen gehieneko prezipitazioarekin, urteko 2169 mm, emariak ere oso handiak dira, babes besteko 46,9 l/s/km2-ko emari espezifikoarekin, horrek urteko 413 hm3-ko batez besteko ekarpena ematen digu.

Batez besteko tenperatura 13º C-koa da eta lurrunketaren balioa urteko 882 mm-koa atera dugu, lurralde historiko osoko baliorik handiena. Ekarpenen urtaroetako eta urtetik urterako aldakortasuna ez da beste arroetan bezain handia, litologia, lurzoru eta landaretzaren ezaugarriak direla eta, arroak erregulazio natural oso handia du, eta bestetik, plubiometria altua da urtez urte.
 
© 2006 Garapen Iraunkorrerako Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia · Lege oharra